Bilera guztietan ideia berdina aurkeztu dugu, gure helburuak:
1.- Kirol Talde bat gara eta Euskal Herriko txapelketetan parte hartuko dugu.
2.- Urdaibaien, Pala eskola bat sortu nahi dugu.
Urtarrilak 17: Busturiko udalarekin
Busturiko kirol zinegotziarekin bildu ginen. Laguntzeko prest agertu zen. Eskari ofiziala egin behar dugula zigun.
URTARRILAK 23: Euskal Pilota Federazioa:
Sartu eta entzun nuen lehenengo esaldia hauxe izan zan:
"Sois la primera buena noticia que tenemos desde que estamos aqui..."
Orain dela 6 hilabete, zuzendari talde berri bat dago lanean. Luze hitzegin dugu eta prest agertu dira laguntzeko:
- Federazioan talde moduan sartzeko eta federatzeko.
- Urdaibaien, elkarrekin pala txapelketak antolatzeko.
- Umeekin "kaptazio" proiektu bat martxan jarri dute, eskolaz eskola, umeak palaren jokura "erakartzeko".
- Elkarrekin, Urdaibaiko frontoien txosten bat egiteko aukera dago. Ze nolako konponketak egin behar dira palara jolasteko?
Gure proiektu aurkeztu eta gero, hauexek izan dira gure eskariak:
- Zer gertatu da Bermioko Artza frontoian zegoen sarearekin? Ezinbestekoa da sare hori eukitzea palako jaialdiak ospatzeko.
- Desagertuta baldin badago, prest gaude federazioarekin batera proiektu bat aurkezteko diputaziora sarea jartzeko.
- Larunbat honetan eukiko dugun bileraren ostean, udaletxeari orduak eskatuko dizkiogu entrenamenduentzat eta pala eskolarentzat.
- Frontoiaren urteurrena ospatzeko presta agertu gara laguntzeko.